Diska berriaren grabaketa!!

Datorren azaroan, Skapando taldeak euren lehenengo diskaren grabazioarekin hasiko dira. Legazpiko Subeltza kolektiboko estudioan grabatu dute, Iker Otegi teknikariarekin batera. Hasiera batean, 10 abesti propio grabatzeko proiektua dute buruan, baino azken momentuetan aldaketak egon daitezke.

Skapando Taldearen Biografia

Biografia

Skapando Legazpiko zortzi gazteez osatutako Ska-Punk talde bat da. Orain direla lau bat urte, musika gustu berdintsuak direla eta, betiko zazpi lagunek talde bat sortzea pentsatzen dute. Hainbat entsegu lokalen bila aritu ondoren, Legazpiko musika eskolan leku bat aurkitzen dute entsaiatzeko, eta bide batez, irakasle baten gomendioak jarraitzeko.Bertan Madness-en abestiak jotzen hasten dira, eta ska estiloa punkarekin nahasten dute,indar handiagoa duten abestiak bertsionatuz,baina ska estilo eta erritmoa alde batera utzi gabe.

Horrela urte bat inguru pasatzen dute, baina gero, Legazpiko Subeltza Musika kolektiboan sartzen dira, bertako lokal batean sartuz. Oraingoan talde formal bat izanik, taldeari Skapando izena ematen zaio,hainbat izenen bila aritu ondoren. Orduan, Ska-p,Betagarri,The Locos.Skalariak..eta beste talde batzuen abestien bertsioak egiten dituzte, pixkanaka abesti propioak egiten dituzten bitartean.Abestiak direla eta, zortzigarren taldekide bat satzen dute, teklatua, abestiak hobetzeko.Honela hiru urte daramatzate, urtean hainbat kontzertu ematen, bai Legazpin , bai kanpoan ere, Ataunen,Oñatin,Ordizin,Oreretan, Elgoibarren, Etxalarren, Gernikan, Anoetan…beti jendea mugiarazteko gogoekin!!!

Ataungo Kontzertua